'Hizkuntza eta generoa' hitzaldia heldu den ortzegunean Senpereko Larraldean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 7a, 17:00
Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre izanen dira hizlariak. Argazkia: Uriola.eus

Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria eta Idurre Eskisabel EHUko irakaslea izanen dira hizlari 'Hizkuntza eta generoa' hitzaldian, eta Eusko Ikaskuntako Oihana Zanponik eginen ditu aurkezle lanak.  

Hitzaldia heldu den ortzegunean, urriaren 13an izanen da Senpereko Larraldea aretoan 18:30ean. Parte hartzeko aitzinetik komunikazioa@ueu.eus helbidera mezu bat idatzi behar da. 

Hitzaldia UEU Udako Euskal Unibertsitateak eta Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzak antolatutako Tartarika hitzaldi zikloaren barrenean eginen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun