610 langabetuk emana dute izena Doneztebeko enplegu bulegoan irail hondarrean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 7a, 07:00

Abuztuan baino sei langabetu gehiago dira.

Langabetuen kopuruek ez dute gorabehera handirik izan eta abuztuan baino sei langabetu gehiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan irail hondarrean. Zehazki, 610 dira izena emandakoak.  Zerbitzuen arloan izan da igoerarik handiena, hamalau langabetu gehiago baitira arlo horretan (442). Industria arloan, aldiz, zortzi langabetu guttiago daude (93). Eraikuntza arloan ere lau langabetu guttiago zeuden irailean (30). Nekazaritza-abeltzaintzan langabetu bat gehiago dago (22), eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean ere hiru langabetu gehiago daude (23). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun