Haur eta gazteendako literatura azoka izanen dute asteburuan Saran

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 6a, 13:00
Joan den urtean arrakastatsua suertatu zen 'Ikusi Mikusi' azoka eta hainbat haur eta gaztetxo bildu ziren.

Ortziralean mila argitalpen baino gehiago biltzeko esperantza dute ‘Ikusi Mikusi’ azokan eta larunbata familiendako eguna izanen da

Ikusi Mikusi, haur eta gazteendako literatura azoka eginen dute Saran urriaren 7an eta 8an, ortziralean eta larunbatean, euskara hutsean. Hau bigarren edizioa izanen da.

Joan den urtean egin zuten urriaren 9an eta10ean, eta orduan bezala izanen da aurten ere. Ortziralean, ttikienendako mila argitalpen (liburu, komiki, ikus-entzuneko eta bertzelakoak) baino gehiago biltzeko esperantza dute, izan Iparraldetik edo Hegoaldetik.

Larunbata, berriz, familiendako eguna izanen da. Herriko ainitz lekutan hedatua mizanen da azoka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun