Aste Urdinaren baitan Senperen petanka txapelketa asteazkenean, antzerkia ortziralean eta ibilaldi kontatua larunbatean izanen dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 4a, 16:00
Ortzirale arratsaldean 'Adopte un jeune.com' antzezlana izanen da Larreko kulturgunean.

Aste Urdina. Horrela izendatua da nazional mailan, adineko eta erretretaduneri joaki den denboraldi berezi hau. Senpereko Herriko etxeak ere parte hartzen du ekitaldi batzuk plantan ezarriz.

Hasteko, urriaren 5ean, asteazkenean 14:15ean petanka txapelketa jokatuko dute, Urdazuri erreka bazterreko parkean. Izen-emateak 13:30etik aitzinera eginen dituzte eta hobe da aitzinetik izen ematea 05 59 54 10 19 telefonora deituz.

Urriaren 7an, ortziralean, 15:00etan, Larreko kulturgunean Adopte un jeune.com antzezlana izanen da, belaunaldien arteko bizitza aipagai.

Urriaren 8an, larunbat goizean, 10:00etan, oinezko ibilaldi kontatua abiatuko da Zaldubiko zubitik. Izena eman behar da, 05 59 54 10 19ra deituz. Bisitaren ondotik aperitifa izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun