Erretretan daudenen ateraldia antolatu du Sarako Herriko Etxeak urriaren 26rako

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 14a, 11:00
Bankako amuarrain lekua bixitatu ondotik Alduden bazkalduko Sarako erretretatuek urriaren 26an.

Sarako Herriko etxeak erretretatuen ateraldia antolatu du urriaren 26an. Autobusa abiatuko da asteazkenean 08:30ean igerilekuko aparkalekutik eta bidean izanen dute gosaria. Bankako amuarrain lekua bisitatu ondotik, bazkaria Aldudeko Menta jatetxean izanen dute eta gibelerakoan Herriko etxeko ostatuan azken uztarra.

Izena herriko etxean eman behar da urriaren 21a baino lehen (30 euro bakarka, 45 euro bikotea). «Egun horretan, norbaitek etorri behar baldin badu zure bila, abisatu izena ematean», jakinarazi dute Sarako Herriko Etxetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun