Astelehenean, buruilaren 26an, Posta Atxik elkarteak biltzar publikoa egin zuen eta, herritarrak egoeraz informatzeaz gain, posta zerbitzua hobetu behar dela eskatzeko sinadura bilketa abiatu dute.
Honako eskaerak egin dituzte:
- Posta bulegoaren irekiera goizero, larunbatak barne, 09:00etatik 12:00etarat. Orai artio egiten dutenarekin konparatuta, egunero oren erdi bat gehiago.
- Astean bederen hiru arratsaldez irekitzea: astelehenetan, asteazkenetam eta ortziraletan, 13:30etik 16:00etara. Orotara 25 oren eta erdi astean.
- Gutun bilketa 12:00etan egitea, eta ez gaur egun bezala 10:00etan.
- Dirua ateratzeko makina aste osoan hornituta egotea.
- Enpresei eta elkarteei eskudiru-sartzeak erraztea.
- Egunero posta auzo guztietarat banatzea.