Senpereko Ibarrun auzoko Jondoni Mikel bestak datoz hilabete hondarrean

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 29a, 08:00
Senpereko Gezi taldeak hasiko du larunbateko musika gaualdia. Ondotik, Honky Tonky Trio eta Willis Drummond taldeek joko dute eta DJ Gared ere ariko da.

Udazkenean sartu ondotik, Jondoni Mikel ospatzen da patroi gisa Senpereko Ibarrun auzoan eta ortziraletik astelehenera besta egitarau dizdiratsua prestatu dute aurtengoan. Ihnarriako ohiko zerrikume jatearekin abiatuko dira ortziralean eta lau egunez hainbat ospakizun izanen dituzte

 

Irailaren 30a, ortziralea

20:00etan Inharria baserrian, ohiko afaria zerrikumea janaritzat, Bidekoa taldeak alaiturik. Etxeratzeko taxia urririk.

 

Urriaren 1a, larunbata

13:00etatik 16:00etara Pala lehiaketako finalak. 17:00etan Beer-Pong txapelketa. 21:00etan Gezi herriko taldearen musika. 22:30ean Honky Tonky Trio. Gauerdian Willis Drummond taldearen kontzertua. 01:00etan DJ Gared.

 

Urriaren 2a, igandea

Triki Zaldubik animatua. 10:00etan Ibar’Run ibilaldia, emazteen minbiziaren kontrako borroka sustengatuz. 10:30ean Meza Inharrian, Emak-Horek alaiturik. 12:30ean Zintzur bustitzea. 16:00etan esku-huskako pilota partida. 17:00etan Patxi ta Konpania. 19:30ean Kantaldia, De Grands Enfants bikotea. 21:00etan gaualdia Bizounours txarangarekin.

 

Urriaren 3a, astelehena

10:00etan gazteen eskeak (2000. urteak lemapean). 19:00etan Aperitifa Bonne ostatuan Kuxkuxtuk alaiturik. 20:00etan, menu berezia Bonnet jatetxean. 21:00etan dantzaldia Beñat Elizondok animatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun