Hasteko, irailaren 30ean, ortziralean 21:00etan Trasga folk mirandes taldearekin joko du. Hain zuzen, Portugaleko Miranda eskualdeko bertako hizkuntzan, mirandesan kantatzen duen talde bakarra da Trasga.
Urriaren 1ean, larunbatean, Mongoliako Buriatiako Alexander Arkhincheev musikaria izanen dute lagun, ordu berean. Bukatzeko, urriaren 2an, igandean, Nayade abesbatzarekin batera joko dute. Hau ere ordu berean.