80 urtekoen bazkaria egin dute igandean Saran

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 26a, 20:00

Buruilaren 25an, igandez, Saran aurten 80 urte egin dituztenak elkarretaratu dira Pikasarriko jatetxean. 24 baziren eta bazkari on bat zerbizatu die Jean Jeacque sukaldariak. Izigarrizko memento ona pasatu dute, lehengo istorioak aipatuz eta arratsaldeko bortzak inguruan aldatu dira elgarretarik, horrelako bertze egun bat berriz noizko galde eginez. Argazkiak: Ganex

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun