Urriaren 15ean eta 16an Zugarramurdin, eta 22an eta 23an Saran emanen dute Maddiren trajeria pastorala, eta antolamentuan laguntzeko deialdi berezia egin dute boluntarioak lortzeko.
Lau herrietan, Zugarramurdin, Urdazubin, Ainhoan eta Saran badaude izena emateko zerrendak, eta horretaz gain, Xaretako herritarra ez izanik ere, eskuzabal hartuko dituzten laguntzaileek xaretanpastorala@gmail.com e-postan ere ematen ahal dute izena.
Hauek dira egiteko diren lanak: gaueko segurtasuna, muntaketak, garraioa, trafikoa eta aparkalekua, sarrerak eta liburuxkak saldu, sarrerak kontrolatu, jendeari jarlekuak erakusten aritu, desmuntatzen lagundu, garbiketa lanak lanak egin, astoaren garraioa eta janaria prestatzea.