Dantxarineko Pintxoaren Hamabortzaldia abian da

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 23a, 11:00

Dantxarinean asteotan prestatuko dituzten pintxo aukera zabalaren artean onena aukera dezakete bezeroek.

Irailaren 30era bitarte pintxo onenaren alde boza eman daiteke eta bi lagunendako bazkaria eta Mutrikuko Haitzalde landetxean asteburua pasatzeko aukera izanen dute parte-hartzaileek

Dantxarineko Pintxoaren Hamabortzaldiaren edizio berria hasi zen joan den aste hondarrean eta irailaren 30a arte arte hainbat pintxo dastatzeko aukera izanen dute bezeroek. Bertze alditan bezala, hainbat bentek parte hartuko dute; Agusek, Axularrek (Drunken Duck), Biokek (Lapitxuri Jatetxea eta Snack), Landibarrek, Pacok, Pantxok eta Peiok. 

Hamabostaldi honetan parte hartuko duten pintxoak Urdax-Dantxarinea Facebook orrira igotzen ari dira eta bakoitzari gehien gustatu zaion pintxoari botoa emateko aukera izanen da. Bozkatu dutenen artean zozketa bat izanen da eta benta irabazlean bi pertsonentzako bazkaria irabazteko aukera izanen dute. Honez gain, pintxoak dastatu, baloratu eta euren datuak utzita, bertze zozketa batean sartuko dira bezeroak; Mutrikuko Haitzalde landetxean asteburu bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun