Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketako izen ematea irekia dute. Urriaren 8 eta 9an urteroko Gaueko Lanak lasterketa eta maratoi erdia antolatu da. Bederatzi kilometro eta erdi luze izanen dituen larunbateko Gaueko Lanak lasterketan izena emateak 15 euro balio du, igandeko maratoi erdian 25 euro eta bi probak eginen dituzten ausartek 35 euro ordaindu beharko dute. Parte hartu nahi duenak www.njuko.net/ukl_2022/ select_competition web orrian eman beharko du izena.
Aurten, antolatzaileek berrikuntza bat prestatu dute: 21 kilometroko maratoi erdiak ibilbide berria izanen du Urdazubiko eta inguruetako txoko berri ikusgarriak ezagutzera emateko.
Aipatzekoa da azken bi edizioetako proba konbinatuan (gaueko lasterketa + mendi maratoia) Hodei Lujanbio goizuetarra nagusitu dela.