Larhunen atzo arratsaldean hasitako sutea itzali dute

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 15a, 07:30

Sua asteazken arratsaldean hasi zen, Saratik hurbil, eta 22:30 aldera dominatu zuten suhiltzaileek. Pirinio Atlantikoetako prefekturaren arabera, denera 15 hektarea erre dira. Sugarrak itotzeko aire-baliabide ugari erabili behar izan dituzte eta gauez ere zaintzen ibili dira berriz indartzen den ikusteko.

Toki malkartsua izaki, mugatik eta Lizuniagako pasabidetik hurbil, ez zegoen modurik suhiltzaileen kamioi-ponpak sartzeko. Itzaltze-lanetan Nafarroako suhiltzaileen helikoptero baten laguntza izan zuten eta produktu atzeratzailez kargatutako iparraldeko bortz hegazkin ere ibili ziren eguerditik ilunabarrera arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun