Uda giroa

Sarako bestak buruilaren 10etik 14ra iraganen dira

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 8a, 08:00

Igande arratsaldean eginen dute desfilea eta ahate jokoa Sarako plazan.

Bortz egunez klase anitzetako musikaz gozatzeko aukera izanen da, eta kirolari lotutako hitzordurik ere ez da falta izanen

«Tradizioa eta berrikuntzak uztartuz» eta besten «arima mantenduz» herritar guztientzako bestak prestatu ditu besten komiteak. Buruilaren 10ean, larunbatarekin, hasi eta 14an finituko dira eta plazara hurbiltzeko gomita egin dute.

Buruilak 10, larunbata

09:00etan BTT lasterketa, 20 edo 30 kilometroko ibilbideak aukeran. 09:00etatik 19:00etara ball-trap Plaxiden bordan. 17:00etan igerilekuko errebotean Frantziako Pilota Federazioko senior mailako joko garbiko finala. 17:00etan Sara korrika 10,3 kilometroko lasterkaldia. 17:00etatik 18:00etara esku pilota txapelketa, finalerdiak. 21:00etatik aitzina kontzertuak herriko plazan: 21:00etan Niarawa Batukada, 23:30ean Su Ta Gar eta 01:30ean Gora Herria. 02:00etatik 05:00etara etxera sartzeko autobusak urririk.

 

Buruilak 11, igandea

Goizean karriken alaitzea Danborrada Mariñelak gaiteroekin. 10:00etan meza Urruñarrak klikarekin. 10:30ean luzean errebotean partida Luzean eta Zaharer Segi taldeen artean. 16:00etan Zarena Zarelako ikusgarria. 16:30ean desfilea herriko plazan: gaiteroak eta erraldoiak, joaldunak, ahate jokoa eta herri kirolak. 19:00etan aperitifa Altzukutarrak-ek lagunduta. 20:30ean Ixtaklok elektrotxaranga. 22:30ean Tirri and Teryrekin dantzaldia.

 

Buruilak 12, astelehena

Goizean karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 10:00etan luzean errebotean Sarako Izarra eta Kapito Harri taldeen arteko partida. 11:30ean Sarako kantariak zahar etxean. 13:30ean Olhain ikastolak antolatutako paella jatea lehengo Keinuko aparkalekuan.16:30ean gazteriaren jokoak errebotean. 18:00etan esku pilota txapelketako finalak. 18:30ean Zazpiak Bat dantza taldearen ikusgarria. 20:00etan Sarako kantariekin aperitifa. 22:00etan Kakolak taldearekin dantzaldia.

 

Buruilak 13, asteartea

Goizean karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 10:00etan gazteriaren eskutik animazioa ttikientzat. 10:00etan luzean errebotean Spuc eta Nozbait taldeen arteko partida. 17:00etan J.M. Jauregiren landan artzain zakur txapelketa. 19:00etan mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin. 20:00etan Hori Gaua gaztetxean Fusible taldearekin. 22:00etan dantzaldia Kilimak taldearekin. 00:00etan DJ Jotatxo. Gau guzian Kuxkuxtu txaranga karrikak alaitzen ibiliko da.

 

Buruilak 14, asteazkena

Goizean karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 09:00etan trinketeko zabaldegian azienda lehiaketa. Sarako laborarientzat 1.700 euro arteko primak. 11:00etan plazan haurrentzako puzgarriak eta zaldi gainean ibilaldiak. Euriarekin kiroldegian. 17:00etan plazan esku huska partida eta trinketean eta plazan bertso  saioa Amets Arzallus, Haira Aizpurua eta Oier Urreiztirekin. Julene Etxeberri gai jartzailea. 19:00etan zozketa. 19:30ean Aire Ahizpak taldearekin aperitifa. 21:30ean Burrunba elektrotxaranga. 23:00etan su artifizialak. 23:15ean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun