Uda giroa

Larunbatean eginen dute Sara BTT txirrindularitza proba

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 7a, 10:00

Larunbatean hasi eta asteazkenera arte iraganen dira Sarako bestak, eta hainbat ekintzaren artean, BTT txirrindularitza proba eginen dute larunbatean. 

Parte hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte aukeran, 20 kilometrotakoa eta 30 kilometrotakoa. Bi kasuetan Plaxiden bordatik abiatuko dira 09:00etan. Izen emateak zortzi euroko prezioa du, eta egun berean egin beharko da 08:00etatik goiti. 

Xehetasun gehiago nahi duenak 660 916 863 zenbakira deitu dezake. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun