'Oihanean sentitu' bisita gidatua eginen dute larunbatean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 7a, 11:00
Ameliren eskutik bisita gidatuak eskainiko dituzte, ipuinekin eta zuzeneko musikarekin. Argazkia: IƱaki Atxa

Bisita berezia izanen da, musikaz eta ipuinez lagunduta. Euskarazko bisita 15:00etan izanen da, eta gaztelaniazkoa 17:00etan. 

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak, zuzeneko ipuin kontalari eta musikarekin antolatutako ‘Oihanean sentitu’ bisita gidatuak antolatu ditu abuztuan eta irailean, Ameli ipuin kontalariaren eskutik. Dagoeneko zortzi bisita egin dituzte, eta larunbatean eginen dute azken aitzinekoa, Zugarramurdin. 

Bisitak 700 metroko ibilbidea izanen du, eta frontoi ondoan dagoen Azketa jatetxetik abiatuko dira, bertatik Uraundi errekan barrena ibilbidea egiteko. 

Bisita euskaraz (15:00etan) eta erdaraz (17:00etan) eginen da eta gutxienez hamar lagun eta gehienez 25 hartuko dituzte talde bakoitzean. Izena emateko, 948 59 23 23 telefono zenbakira deitu beharko da astelehenetik ortzegunera 09:00etatik 14:00etara, eta ortziralean baita arratsaldean ere. Bisitan parte hartzeko helduek zortzi euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek lau. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun