Burgete zaldi arrazako XII. lehiaketa eginen dute igandean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 6a, 15:00

138 buruk parte hartuko dute aurtengo edizioan

2018an egin zen lehenbiziko aldiz Urdazubin Burgete zaldi arrazako lehiaketa eta aurten ere XII. edizioa eginen dute bertan irailaren 11n. Urdazubiko Udalak eta Ascana elkarteak antolatu dute, eta herritarrak prestaketa lanetan aritu dira auzolanean.

Jendetza espero dute igandean herrian eta aurten 138 zaldi, behor eta pottoka azienda buru bilduko dira. Goiz osorako egitaraua prestatu dute; parte hartzaileak goizean goiz bilduko dira zenbakiak banatzeko eta 09:00etan hasiko da lehiaketa. Bertan behor erakustaldia izanen da, adinaren arabera sailkatuak eta epaileen aitzinean, 14:00ak arte. 14:30ean emanen dituzte azken sariak. Honez gain, frontoi inguruan artisau azoka izanen da egun osoan, baita taloak eta behor haragia dastatzeko aukera ere.

Lehiaketaren aurkezpenean Iñaki Ariztia, Urdazubiko alkatea eta Ion Etxaide, Ascanako abeltzainen izenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun