Ikastaroak urriaren 8an eta hazilaren 5ean iraganen dira, eta egun bakoitzean gehienez ere 10 pertsonak hartzen ahal dute parte. Izen emateko epea dagoeneko irekia dago eta ccas.saran@gmail.com helbidean edo herriko etxean egin beharko dira.
Prezioa 55 eurokoa da. Norberak 20 euro ordaindu beharko du eta gainerako Sarako CCASAak bere gain hartuko du. Ikastaro bakoitzean izena ematen duten lehen hamarrak hartuak izanen dira.