Uda giroa

Sarako Olhain ikastolak mus txapelketa antolatu du larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 30a, 10:00

Sarako Olahin ikastolak mus txapelketa antolatu du larunbat honetarako, irailak 3 Pleka trinketean. 

14:00etan hasiko da txapelketa, eta izen ematea egunean bertan zein lehenago 633 732 743 zenbakira deituta egin daiteke. Pertsonako 10 euro ordaindu beharko da. 

Sariak ere izanen dira. Irabazleek txapela eta Olhabidea jatetxean bi pertsonarentzako bazkaria jasoko dute sari gisa. Bigarren postuan gelditzen direnek, aldiz, Etxeleku gasna eta Pleka trinketean bi pertsonentzako bazkaria. 

Kontsolazio finala jokatzen dutenek ere izanen dute saria. Hirugarren postua lortzen dutenek Urtxola jatetxean bi pertsonentzako bazkaria jasoko dute eta laugarren gelditzen direnek arnoa. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun