Uda giroa

Melenas talderan kontzertua izanen da larunbatean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 30a, 08:00
Argazkia: Maria Capastrobist

Kultur 2022 programaren barnean, Melenas talde iruindarraren kontzertua izanen da irailaren 3an 17:00etan sorginen leizean. Sartzeko prezioa 5,50 eurokoa izanen da helduendako eta 3,50 eurokoa 12 urtetik beherakoendako.

Melenas taldea

Iruñeko Nebula taberna txikiaren inguruan jaio zen Melenas, eta bere erreverbcorearekin garage pop eszenan zeresan handiena eman duen taldeetako bat bihurtu zen berehala. Bere debuteko albumak bi edizio amaitu zituen, eta nazioartera berrargitaratu zuten Trouble In Mind Records disko etxearen bidez.

Kantak, gitarraz eta reverb efektuz beteak, pop denboragabearen erakustaldia dira, estilo propio eta freskoarekin, baina, aldi berean, tradizio handiarekin: Oihanaren melodia ederrak, Leireren baxuaren ildo freskoak, Mariaren teklatu azidoak eta Lauraren Lindy Morrison erako bateriak fuzzez eta phaser kementsuez apaintzen dira, eta ahots harmonietan biltzen dira. The Feelies, Stereolab edo C86-ren soinu basatiena entzuten dira bihotz sentikorrentzako letrak dituzten abesti horietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun