Herri kirol jaialdia izan dute Urdazubin larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 22a, 13:00

Hainbat modalitateetako kirolarik parte hartu zuten

Urdazubiko Udalak eta Dantxarineak antolatua, herri kirol erakustaldia izan zuten abuztuaren 20an Urdazubin. Hasteko, Albaro Zugarrondok harri altxatze erakustaldia egin zuen eta berarekin batera parte hartu zuten Alai, Ergoiena eta Igarki bere hiru seme-alabek. Giza proban Esti Gastearena sunbildarrak 250 kilo garraiatu zituen, eta Xanta Souza lesakarrak erakustaldi ederra egin zuen txingak eramaten.

Aizkoraren txanda izan zen gero, eta Patxi Larretxeak lan bikaina egin zuen aizkora altueran. Etzandako txanda librean, berriz, binaka aritu ziren bikote mistoekin; Jon Telletxea (Beintza-Labaien) eta Xanta Souza, Endika Goia (Bera) Maika Ariztegirekin (Ituren) eta Oier Larretxea (Bera) eta Bea Tanko. Larretxeak eta Tankok osatutako bikotea izan zen garaile.

Akitzeko, eskualdeko sagardo eta produktuak dastatzeko aukera izan zuten, baita sardina jatea ere. Joxe Angel akordeoilariak girotu zuen arratsaldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun