Herri kirol jaialdia izanen dute larunbatean Urdazubin

Herri kirolez gain, dantza ikuskizunaz eta bertako produktuen dastaketaz gozatzeko aukera izanen dute bertaratutakoek

Urdazubiko Udalak eta Dantxarineak antolatua, Herri kirol jaialdia eginen dute larunbatean, abuztuaren 20an, Urdazubin. 18:00etan hasiko da jardunaldia, euskal dantzen emanaldiarekin. 19:00etan, berriz, herri kirolen txanda izanen da, eta hainbat modalitatetan arituko dira. Akitzeko, 20:30ean eskualdeko sagardo eta produktuak dastatzeko aukera izanen da, baita sardina jatea ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun