Kalitatezko posta zerbitzu publikoaren aldeko herri bilkura eginen dute Saran astelehenean

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 17a, 19:00

Har Hitza elkarteak antolatu du bilkura eta herritar guziak deitu ditu parte hartzera

Sarako posta bulegoa aunitzetan hetsia dagoela, kutxazain automatikoa aldizka hutsik dagoela eta bulegoaren ordutegia murrizten ari direla salatu du, bertzeak bertze, Har Hitza elkarteak. Horregatik, «kalitatezko posta zerbitzu publikoa nola mantendu elkarrekin pentsatzeko» bilkura publikoa deitu dute. Elkarteak, herriko etxea, enpresak, laborariak eta orokorrean herritar guziak animatu dituzte parte hartzera eta gaia eztabaidatzera.

Hurrengo astelehenean izanen da bilkura, agorrilaren 22an, 19:00etan Lur berri gelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun