Sarako San Josepe eskolako gurasoen eskutik ekoizleen merkatua izan dute igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 10a, 13:00

Sarako San Josepe eskolako haurren gurasoek antolaturik abuztuaren 7an igande arratsarekin, izan da ekoizleen merkatua. Hor bakoitzak bere jatekoa hautatu eta ordaindu, hor berean egin dute beraien afaria. Izigarrizko jendetza izan dute, dena umore onean. Erran behar da denbora beroekin iluntzetan goxo dela kanpoan jatea. San Josepe eskolako guraso elkarteko lehendakariak, Arantxak, bere elkarteko lagunekin, denak eskertu, baita ekoizle guziak ere, horrelako elkarretaratze eder bat antolatzeagatik. Heldu den urtera arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun