Sarako lau elkartek (Sarako Izarra errugbia, Zazpiak bat dantza, Sarako Izarra Pilota eta Urtxintxa eskubaloia) egin dute erromeria abuztuaren 6an. Larunbat arratsean 300 bat lagun bazen etorria paella afaltzerat. Paella aski ona eta ausarki, dena umore onean pasatu da. Elkarteek laguntzerat agertutako guztiak eskertu dituzte, zeren lan handia ibili baitute elkarte guziko kideek, baita afaltiar guziei ere, horien sustengatzera etortzeagatik. Segi horrela eta heldu den urtera arte.