Hainbat sariez gain, duela zortzi urte World Cheese Awards famatuan saritu zuten, baita Lyongo lehiaketa batean ere. 2019ko Great Taste sariketan ere bertze bi izar lortu zituen.
Urdazubiko Bengotxea Lastiri anai-arrebek kudeatzen duten Etxelekua gasnategiak sariak irabazten segitzen du. Joan den astean Londresen egindako Great Taste Nazioarteko Sariketaren hemezortzigarren edizioan bi izar lortu ditu. Elikaduraren Oscar saria deitzen diote sariketa honi eta mundu osoko 14.000 elikagai baino gehiago aztertzen dituzte 500 bat epailek Erresuma Batuko hiriburuan, produktu onenak zein diren erabakitzeko. Etxelekuak bi izar lortu ditu Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko Bengotxea bere gasna onduarekin.
Hainbat sariez gain, duela zortzi urte World Cheese Awards famatuan saritu zuten, baita Lyongo lehiaketa batean ere. 2019ko Great Taste sariketan ere bertze bi izar lortu zituen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.