Agorrilaren 11n, ortzegunean 20:30ean Sarako Ortillopitz etxean rr #5 marrak izeneko Maialen Lujanbio bertsolari eta artista ezagunaren ikuskizun berria ikusgai eta entzungai izanen da. Bertso eta testu idatziz osaturiko emanaldi performatiboa da. Maialen Lujanbioren ahotsean, garaiaren korapiloak eta gure testuinguruaren kezkagaiak aireratzen dira hitzez eta irudiz, modu poetiko eta plastiko batean. Ondotik musika, jatekoa eta edatekoa izanen da.
Sartzeak zortzi eurotan salgai daude Plekan, Herriko Etxeko edantegian edo https://my.weezevent.com/rr-maialen-lujanbio webgunean eta agudo hartzea komeni da.