Sarako Larrungo Koloreak elkarteak margolan erakusketa antolatu du aurten ere

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 7a, 11:00
Larrungo Koloreak elkarteko Claude Maryren margolanak ezarri dituzte Lur Berri gelan.

Usaian bezala, Larrungo Koloreak elkarteko kideek egindako margolanak ikusteko aukera izanen da egunotan, 10:00etatik 12:30era eta 15:30etik 19:00etara Lur Berri gelan. Elkartean kontent dira, jendea dabilelako eta margo batzuk saldu dituztelako. Ondotik, agorrilaren 23an eta 24an erakusketa errebotean izanen da egun osoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun