Egitaraua
Larunbateko emanaldian XVIII. mendetik gaur egunera bitarteko kantuak abestuko dituzte, honako egile hauenak:
Gabriel Fauré (1848-1924): Requiem en re menor OP. 48, Introito et Kyrie, Ofertorio, Sanctus, Pie Jesu, Agnus Dei et Lux Aeterna, Libera Me, In Paradisum, Cantique de Jean Racine.
Francis Poulenc (1899-1963): Litanies à la Vierge Noire.
Tomás Aragüés (1935-2022): Ave Maria.
Pau Casals (1876-1973): Nigra sum.
Aita Madina (1907-1972): Aita gurea.
125 urteko historia
125. urteurrena ospatzen ari da Orfeon Donostiarra abesbatza, 1897an sortu baitzen. Miguel Oñate, Luzuriaga eta Esnaola izan zituen lehen zuzendariak eta 1906ko ekainean lortu zuten bere lehen sari handia Parisen, le Grand Prix Paris. Ondotik Juan Gorostidik zuzendu zuen abesbatza 1968an hil zen arte. Ondotik, Antxon Aiestaran izan zen zuzendari eta 1986tik honat Jose Antonio Sainz.