Sarako Izarra errugbi taldeak, Sarako Izarra pilota elkarteak, Zazpiak bat dantza taldeak eta Urtxintxa eskubaloi taldeak erromeria antolatu dute abuztuaren 6an Sarako plazan. Euria balitz aterbea segurtatua dute kiroldegian.
Larunbatean 17:00etan pilota partida jokatuko da, 18:00etan euskal dantzak eta ondotik aperitifa eta afaria: Paella, Gasna, Pastiza arnoa eta kafea, 15 eurotan. Haurrentzat, berriz, ogitartekoa, izozkia eta edatekoa 5 eurotan izanen dira, beraz, «etorri ahal duzuen guziak elkarte horien sustengatzerat».
Biharamunean, igandez, San Josepe eskolako haurren burasoek herriko ekoizle guziekin afaria antolatu dute, 18:00etatik 23:00etara errebotean.