Bizkaiko benakeroek eta Salbatore monasterioko abadeek tratua eginen dute eguerdian, bertze hainbat ekitaldiren artean.
Abuztuaren 6an, larunbatarekin, Burdinaren Eguna ospatuko dute Urdazubin. Goizeko ekitaldiaz eta egun osoan izanen den artisauen azokaz gain, bazkaria ere izanen da herriko plazan. Gogoratu behar da azken bi urtetan ez dela zikirorik egin. Eguerdian, ohi bezala, burdin mineralez kargatutako idiak ailegatuko dira Axular baserritik plaza ingurura eta urtero bezala, burdina urrezko txanponengatik trukatzeko ekitaldia eginen dute, Bizkaiko benakeroek eta Salbatore monasterioko abadeak tratua egiten dutenean.