30 urteko gizon bat hil da Senpereko aintziran itota

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 1a, 11:30
Argazkia: Wikipedia.

30 urteko gizon bat hil zen atzo Senpereko aintziran itota. 15:30ak aldera aintzirara sartu zen gizona, baina, ateratzen ez zela ikusita larrialdi zerbitzuei eman zien abisua berarekin zen lagunak. Itsas salbamendurako taldea, bi helikoptero eta urpekariak aritu ziren bere bila, baina, ezin izan zuten suspertu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun