Pilotaren unibertsoa jaialdia izanen dute larunbatean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 21a, 11:00
Pilotaren Unibertsoa jaialdian zenbait modalitatetako partidak ikusteko aukera izanen da Urdazubiko pilotalekuan.

Pilota partidak hastearekin batera, 19:00etan lehiaketarako patata tortillak aurkeztuko dituzte

Aurten ere Pilotaren unibertsoa jaialdia prest dute Urdazubin. Larunbat honetan, uztailaren 23an ospatuko dute. 19:00etan hasiko diren pilota partidak ez ezik, patata tortilla txapelketa ere izanen dute. Hainbat modalitatetako partidak ikusi ahal izanen dira: esku pilota, paleta, zesta-punta... 19:00etatik 19:30era tortillak aurkeztuko dituzte eta 20:30ean patata tortilla lehiaketa eta dastatzea izanen dute. Irabazleak ere orduan jakinaraziko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun