Sarako Izarra errugbi taldeak ederki ospatu du 50. urteurrena

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 15a, 13:00

Goizean hainbat lagun aritu dira errugbian eta bazkariak 260 pertsona elkartu ditu

Sarako Izarra errugbi aldeak aurten egin ditu 50 urte antolatua dela. Uztailaren 14a hautatu dute egun hori ohoratzeko. Ortzegun goizean, lehengoek, oraikoek, gazteek, neskek eta haurrek egin dituzte errugbi matxa ttiki batzuk Animainean. Elkar hunkituz, izigarri ongi jostatu dute denek. Aperifa ederra egin dute denek elgarrekin eta ondotik bazkari bikaina.

Mugerreko Mechoui Mugek egina eta ongi gainera xerri tikia ongi errea baitzen. 260 pertsonek parte hartu dute bazkarian eta izigarri kontent ziren. Arratsaldeko 7ak aldean DJ batek eman du soinua denak alaitzeko. Izigarrizko umore onean pasatu da eguna eta gau gehieina. Sarako Izarra Errugbi taldeko presidenteak, Patxi Jauregi Basurkok, bere lagunekin, denak eskertu ditu, horrelako egun eder bat antolatzeagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun