Euskal Hedabideak elkartearekin bat egin du Senpereko herriko kontseiluak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 15a, 07:00
Dominique Idiart Senpereko auzapeza eta Euskal Hedabideak elkarteko ordezkariak, hitzarmena sinatzen.

Senpereko herriko kontseiluak tokiko eta euskarazko Hedabideak elkartearekin hitzarmena izenpetu du, ofizialtasuna emanik, Larreko kulturgunean. Azpimarratzekoa da Senpereko herria dela lehenbizikoa, partaidetza honetan sartzen, atea zabalik utzirik bertze herriko etxe anitzi euskararen erabilera sustatzeko.

Lurraldean eramana den hizknntz politikarekin guztiz bat egiten duen hitzrmen horren mamia aurkeztu zuten. Euskal Hedabideak elkartearen indarrarekin, bereziki kultur ekitaldien komunikazioa hobekiago hedatua izanen da kazeta, telebista eta euskal irratien bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun