‘Maddiren trajeria’ Xaretako pastoralaren mustraka igandean eginen dute Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 1a, 11:00
Zugarramurdin egindako lehen mustraka orokorra. Igande honetan eginen dute bigarrena Urdazubin.

‘Maddiren trajeria’ pastoraleko entseguak bi igandetik behin egiten ari dira eta uztailaren 3koa Urdazubin izanen dute

Hilabete andana dira Xaretako herritarrak Maddiren trajeria pastorala prestatzen ari direla. Bi igandetik behin izaten dira mustrakak eta hurrengo mustraka orokorra, uztailaren 3koa, Urdazubin eginen dute. Bigarren hau berezia izanen da, jantziekin, musikariekin eta makil berriak estreinatzen eginen baita. Eguraldi ona eginez gero herriko plazan eginen da, eta bertzela, frontonean. Goizean entseguak eginen dituzte eta 15:00etatik aitzinera, emanaldi osoa eskainiko dute.

ETBko Iparraldearen orena saiorako erreportaje bat egitera ere etorriko dira. Herritar guziak hurbiltzera gonbidatuak dira pastorala ezagutzeko eta hurbilago sentitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun