Korrikaren karietara Saran bildutako 3.600 euro eman dizkiote AEKri

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 30a, 14:00
Korrikaren alde lan egindako herritar batzuk, gustura Saran lortutako diruarekin.

Apirilean izan zen Korrikaren 22. edizioa eta karia horretan herritarrek parte hartu zuten. Partikulazki ostatu guziek bazkaria prezio ttipi batean eman zuten, herriko elkarteek lagundurik. 3.600 euro bildu zituzten eta AEKri emanak izan dira. Herritarrak, jatetxeak, elkarteak, enpresak, laguntza eman duten guztiak eskertu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun