Uda giroa

Zazpiak Bat dantza taldeak ikusgarria eskainiko du uztailaren 1ean Sarako plazan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 29a, 19:00

Sarako Zazpiak Bat dantza taldeko dantzari batzuk. Ortziralean ikusgarria eskainiko dute plazan.

Ortziralean 19:00etan hasiko den emanaldian hirurogei dantzarik hartuko du parte

Uda garaian sartuta kultur agenda indartzen da Saran. Uztailaren 1ean, ortziralean, 19:00etan dantza ikasturtea bukatzeko ikusgarria eskainiko du Zazpiak Bat dantza taldeak Sarako (kiroldegian euria baldin bada). Zazpiak Bat taldearen dantzari guztiek parte hartuko dute, 6 eta 35 urte bitarteko hirurogei bat dantzarik, kasik denak saratarrak. 

Uztailaren 5ean, 19an eta 26an eta abuztuaren 2an, 16an eta 23an ere eginen ditu ikusgarriak Zazpiak bat dantza taldeak, horietako batzuk Sarako Izarra errugbi taldearekin eta Sarako Izarra Pilota elkarteekin batera. Dantzak, pilota erakustaldiak eta euskal jokoak (arpana, harri altxatzailea) eskainiko dituzte ikusgarri horietan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun