Uda giroa

Jondoni Petri bestak uztailaren 1etik 5era prestatu dituzte Senperen

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 29a, 13:00

Iazko bestetan bota-luze partida Senpereko karrikan.

Gazte Komitearen eskutik hainbat ekitaldi antolatu dituzte, azken urteotako baldintzak ahantzirik

Senpereri izena eman dion Jondoni Petri ospatua izanen da askatasuna librean, ahantzirik azken urtetako baldintzak. Programa aberatsa eta zabala prestatu du Gazte komiteak.

Uztailaren 1a, ortziralea

14:00etan Eskolen Lasterketa. 20:00etan aperitifa pilota plazan. 21:30ean Herriko Zikiroa. Etxeratzea taxiaz urririk. 

Uztailaren 2a, larunbata

12:00etan txupinazoa eta besta komiteari herriko gakoen ematea baita urteko kirolarien sariztatzea ere. 14:30ean Beer Pong lehiaketa. 16:00etan eta 17:00etan Euskal Herriko txapelketaren esku huskako partida pilota plazan artekoen A mailan eta bigarren mailan. 19:00etan Ostatuen itzulia Matraka txarangarekin. 22:30ean Kontzertua Rotten XIII taldearekin. 00:00etan dantzaldia Trikizio taldearekin. 

Uztailaren 3a, igandea 

10:30ean meza, Emak-Hor-eko kantari eta txarangarekin. 12:00etan herriko kontseiluak eskainitako zintzur bustitzea, txarangak animatua. 13:30ean senpertarren bazkaria, Ramuntxok prestatu paella, Bizounours-ek alaitua. 16:30ean Tonbola. 18:00etan Ahate jokoa. 19:00etan kantaldia elizan: Eneko Lamothe eta Kalakan (sartzea 5 euro). 20:00etan Ostatuen itzulia TTEK elektrotxarangarekin. 22:30ean Dantzadia Tabasco taldearekin. 

Uztailaren 4a, astelehena
Kultuko filmak eta seriak

09:00etan Abereen lehiaketa Utsalea aparkalekuan. 12:00etan eskeak herrian. 16:00etan komitearen desfilea eta gazteen pilota finalak. 19:00etan mutxikoak, Saltoka taldearekin. 21:00etan Kaxkatu. 

Uztailaren 5a, asteartea
Gaztetxeren eguna

14:00etan Petanka lehiaketa eliza gibeleko parkean, egun guzia eta gaualdi alaitua: txaranga, kontzertu eta DJa. Programa bikain honekin balitaike ausatzeko manera, giro umoretsuan, zintxo ibili.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun