Ortzegunetik igandera Senperen antzerkia izanen dute Scaramuccia taldearekin

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 29a, 07:00
Urte osoan ikasitakoa erakutsiko dute antzerle heldu eta gazteek egunotan Larrekon.

Larreko kulturgunean ‘Passons aux actes’ jaialdia izanen dute egunerdo 20:30ean

Senpereko bestak izanik ere, antzerkira gomita zabaldua zaigu Larreko kulturgunera, Scarramuccia elkartearen bidez. Beraz, ekainaren 30ean eta uztailaren 1, 2 eta 3an, 20:30ean, Scaramuccia antzerki elkarteak Festival Passons aux actes aurkeztuko du. Ortzegunetik igandera, egunero 20:30ean izanen dira emanaldiak

Antzezle amateurrek, heldu ala gazte, hilabete luzeen bururapena erakutsiko dute. Ikusmina, aniztasuna eta sorpresak bilduko dituen zortzi ikusgarri taularatuko dituzte. Ongi gozatzeko parada eskainia zaigu, gainerat urririk da publikoaren parte hartze librearekin, ez huts egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun