Sarako San Josepe eskolaren eguna ospatu zuten larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 28a, 18:00
San Josepe eskolako ikasleak, larunbateko emanaldietako batean.

Ikasturte bukaeraraekin batera, bere eguna ospatu zuen gan den larunbatean Sarako San Josepe eskolak. Arratsaldean, 18:30 aldean, haurrak hasi ziren beraien erakusketa egiten. Gauza ederrak egin zituzten, partikulazki haundienek, bainan ttiki horiek ere gauza politak egin zituzten. Bai eskola emailek baita haur atxikitzaileek ere baditutzue merezimenduak, zeren lan haudia egin baitute haur guztiekin horrelako erakusketa bat prestatzeko.                        

Ondotik, aperitifa eta afaria egin zuten, 250 bat heldu baziren etorriak haur horien sustengatzera. Beti bezala jatekoak Haragitegiko Tristan eta Marianne Sage eginak zituzten eta haurren burasoek zerbitzatua. Zozkega ere egin zuten, denera 20 lota baziren. Xabi zuzendariak, bere eskolako lagunekin batera, denak eskertu zituen. Izigarri kontent dira, zeren egun horretan urtero jende ainitz etortzen delakoz, haur horien sustengatzerat. Esperantza dute agian ainitz urtez horrela izatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun