62 kide bildu zituen Sarako Beti Gazte elkarteak urteko bigarren elgarretaratzean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 28a, 14:00
Beti Gazteko 62 bazkide bildu ziren larunbatean Pikassarrian.

Larunbatean Pikassaria jatetxean izan ziren eta hondarreko elgarretaratzea udazkenean eginen dute Zugarramurdiko Azketan

Sarako Beti gazte erretiratuen elkarteak bigarren elgarretaratzea egin zuen larunbatean Pikassaria jatetxean. 62 bazkide baziren etorriak elgarrekin memento eder baten pasatzera. Jean Jeacque sukaldariak jateko onak egin eta ongi zerbitzatu zituen. Euskal kantuak ere kantatu zituzten eta 5ak aldean denak beraien lekuetara joan ziren, estomako ongi betea. Jeannot Etxeberrigarai lehendakariak, elkartearen partez denak eskertu zituen. Aurtengo azken elgarretatzea Zugarramurdiko Azketa jatetxean eginen dute udazkenean.

Giro ederra izan zuten bazkarian eta bazkalondoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun