Elkanoren munduko itzuliaren ikuspegi kritikoa entzungai izanen da Senperen ekainaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 28a, 07:00
Elkanoren munduko itzuliaren ikuspegi kritikoa azaldulo du Argia aldizkariko Xabier Lopezek ortzegunean Senperen.

Xabier Lopez Argia astekariko kazetariak Ez naiz kolonialista baina… solasaldia emanen du ortzegunean 19:00etan Mediatekan

Urtarrilaren 28an, Elkanoren munduko lehen itzulia aipatu zigun Roland Delacour-ek, Inharrian iragan zen mintzaldian, iduriz ongi dokumentaturik. Oraingoan, Mediatekan, Lapurdi 1609 elkartearen ekimenez, ekainaren 30ean, ortzegunean 19:00etan, Argia astekariko Xabier Lopez kazetariak azalduko du gai hori alde kritiko batetik. Ez naiz kolonialista baina… tituluarekin emanen du mintzaldia,

Elkanoren munduko itzuliaren bosgarren mendeurrena oinarritzat harturik. Bere ikusmoldea zabaldu behar luke eta honekin debatea ireki. Herriko besten aitzinetik, Euskal Herriko historian murgiltzea, onuragarri daiteke denendako. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun