Haira Aizpurua bertsolari saratarrak irabazi du Berritxu saria

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 15:30

Finalean kantatu zuten bertsolariak eta sariketako ordezkariak. Aizpurua zutik eskuinetik hasita laugarrena da.

Ortziralean jokatu zuten Berriatuan (Bizkaia) Berritxu bertso sariketa, eta Haira Aizpurua bertsolari saratarrak irabazi zuen. 

Aizpuruarekin batea aritu ziren kantuan June Aiestaran, Maddi Agirre, Beñat Astiz, Haira Aizpurua, Irune Basagoiti, Araitz Katarain, June Diaz eta Izaro Bilbao bertsolariak. June Aiestaranek eskuratu zuen bigarren postua. 

Haira Aizpurua Berritxu saria eskuetan duela. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun