Ortzadar elkartearen erakusketa ederra izan da Senperen

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 22a, 18:00
Ortzadarra elkarteko bi artista, Larrekon ezarri duten erakusketan.

Senpereko Ortzadarra elkarteko margolariek eta zizelkariek (argazkian horietako bi) beraien lanen erakusketa ederra egin dute Larreko kulturguneko harrera gelan ekainaren 13tik 20ra. Berezia da herriko artistek zer nolako lanak egiten dituzten plazaratzea eta plazerez ikustea.

Erakusketan jarri ziren margolanetako batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun