Atxiloketak salatzeko, Senpereko hainbat herritarrek elkarretaratzea deitu dute gaur 19:00etan, Utz gazteria bakean. Errepresiorik ez, atxilotuak askatu! lelopean.
Euskal Irratiak jakinarazi duenez, gaur goizaldean lau gazte atxilotu ditu Frantziako Poliziak Senperen. Lehen informazioen arabera, herriko higiezin agentzietan izandako tindaketekin lotuta atxilotu dituzte. Kazeta.eus hedabideak zabaldu duenez, gaizkile talde bateko kide izatea eta hiltzeko mehatxuak egitea leporatzen diete.
Atxiloketak salatzeko, Senpereko hainbat herritarrek elkarretaratzea deitu dute gaur 19:00etan, Utz gazteria bakean. Errepresiorik ez, atxilotuak askatu! lelopean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.