Iparraldeko plaza libreko eskuz binakako pilota txapelketako final zortzirenak jokatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 17a, 11:00
Iholdi, Larresoro, Millafranga eta Aierreko plazetan jokatuko dituzte esku huskako final zortzirenak.

Egunotan egiten duen bero ikaragarria kontuan hartuz, Iparraldeko Pilota Batzordeak plaza libreko eskuz binakako pilota txapelketako final zortzirenetako egitaraua zerbait aldatu behar izan du, baina asteburu honetan jokatuko da. Sarako Izarrako eta Senpereko SPUC taldeko pilotariak ere badaude tartean.

Plaza libreko eskuz binakako final zortzirenak

 
Ekainaren 17an, ortziralean 19:00etan Iholdin
  • Olhagarai eta Larramendi (Airetik) – Azkona eta Jauregi (SPUC)
  • Etxegarai eta Bidart (Uhaldean) – Haristoi eta Tambourin (Zaharrer Segi)
Ekainaren 18an, larunbatean 17:00etan Larresoron
  • Bideondo eta Zigarroa (Urruñarrak) – Gurrutxaga eta Calvet (Sarako Izarra)
  • Elgart eta Orhategarai (Zaharrer Segi) – Lopez eta Berreterbide (SPUC)
Ekainaren 18an, larunbatean 19:00etan Milafrangan
  • Iribarren eta Oxarango (Airetik) – Massonde eta Antxordoki (Atzarri)
  • Cachenaut eta Urruti (Denek Bat) – Dizaro eta Laffitte (Lau Herri)
Ekainaren 19an, igandean 16:00etan Aierren
  • Thicoipe eta Mendiburu (USSP Amikuze) – Jauregi eta Luku (USSP Amikuze)
  • Etxemendi eta Maitia (Noizbait) – Etxeto eta Arbeletxe (Irisartarrak)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun