Uda giroa

Uda jokoetan parte hartzeko deia egin diete Senpereko haur eta gaztetxoei

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 15a, 18:00
Senpereko aintzirak eskaintzen dituen jokoetan ari daitezke herriko haur eta nerabeak astelehen, asteazken eta ortzirale goizetan.

Astelehen, asteazken eta ortziraletan izanen dira, 10:00etatik 12:00etara

Senpereko aintzirak eskaintzen dituen jokoetan parte hartzeko 9 eta 16 urteko herritarrek izena eman behar dute ekainaren 17rako, Ainhizeko plataformarat deituz (05 59 54 58 21). Jarduerak iragarriak dira astelehen, asteazken eta ortziraletan, 10:00etatik 12:00etara. Astearen prezioa: 20 euro.

Senpereko aintzirak eskaintzen dituen jokoetan parte hartu ahalko dute herriko haur eta nerabeek, hala nola, paddle, kanoa, pedalo eta joko ainitz. Uda betean, gazteen okupatzeko parada polita da, aktibitate fisikoen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun