Antzerkia ezagutzeko, ikasteko eta ikusteko aukera izanen dute asteotan Senperen

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 15a, 11:00
Haurrentzako eta helduentzako antzerki tailerrak izanen dituzte igandean Larrekon.

Ekainaren 19an, Kixka antzerki taldearekin tailerrak eginen dituzte eta ekainaren 30etik uztailaren 3ra ikasturte bukaerako emanaldiak eginen ditu Scaramuccia antzerki elkarteak

Kixka Théâtre antzerki taldearen eskutik haur eta helduei zuzendutako antzerki tailerrak eginen dituzte ekainaren 19an, igandean, Senpereko Larreko kultur gunean, Guy Foissy eta J.P. Alègreren omenez. Igandean 16:30ean sorkuntza izanen dute, haurren Kixka Antzerki tailerraren eskutik. 17:00etan ekitaldi bateko antzerkiak prestatuko dituzte oren eta erdiz, helduen tailerraren eskutik.

Ekainaren 30ean eta uztailaren 1, 2 eta 3an, berriz, Scaramuccia antzerki elkarteak haren urtea Passons aux actes festibalarekin bukatuko du. Antzezle amateurrek, heldu ala gazte, hilabete luzeetan egindako lana erakutsiko dute eta zortzi ikusgarri taularatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun