Sarako pala txapelketa antolatu du berriz ere Sarako gazteriak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 10a, 16:00
Berriz ere plazako pilota txapelketa batean bilduko da Sarako gazteria.

Bigarren urtez eginen den txapelketa honetarako izen emaiteko azken eguna ekainaren 15a izanen da

Sarako gazteriak bigarren aldiz antolatu du Sarako pala txapelketa. Lehen, bigarren eta hirugarren sailan (azken hau lehen aldiz) banatuko dituzte parte-hartzaileak eta multzo mistoa ere izanen dute, Sarako plazan jokatuko diren partidetan. Izen emaiteak ekainaren 15a arte egin daitezke eta bikoteko 20 euro galdeginen dira.

Lehen eta bigarren mailan izena emateko 06 26 76 43 57 telefonora deitu behar da (Yohana) eta hirugarren maila eta mistoak 06 26 77 92 91 telefonora (Lea). Izena emaitean galdeginen dute hautatutako maila, parte-hartzaileen izen-abizenak, telefono zenbakiak eta partidak noiz joka ditzakeen bikoteak. Partida bakoitzaren ondotik komiteak trago bat (edo bizpahiru) edatera ere gomitatuko omen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun